HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA, SARE SOZIALETAN

Lehenengo, Twitter-en aurkitu gintuzun, eta orain Facebook eta Instagram-en gaituzu.

Komunikazioa hobetzeko eta klubeko informazioa gure jarraitzaileei ailegatzeko helburuarekin, berehala irakurriko gaituzu Twitter, Facebook eta Instagram sare sozialetan.

2012. urtean hasi zen gure ibilaldia sare sozialetan, Twitter kontu bat irekiz. 140 karaktereetan Hondarribia Arraun Elkarteko informazioa jaso dezakezu, @HondarribiaAE kontuan.

Orain, aurrera pauso bat ematen dugu eta informazio hori Facebook-eko (Hondarribia Arraun Elkartea) eta Instagram-eko (hondarribiarraun) kontuetan jarrai dezakezu.

Gurekin elkar eragiteko aukera aprobetxa ezazu!