NT2-HONDARRIBIAKO BIGARREN TRAINERUAK ZORTZIGARREN BUKATU DU KAE-1 LIGA

Abuztuak 21ean, Aner Etxarten mutilek, igoera lortu ondoren, denboraldi on bat amaitu dute maila gogor batean.

Pasa den ekainak 18an, Bilbon, KAE-1 Liga hasi zen NT2-HONDARRIBIAko bigarren traineruaren parte-hartzearekin, aurreko denboraldian KAE-2 Liga irabazi eta mailaz igo ondoren.

Aurtengoa, bigarren denboraldia izan da Aner Etxart 'B' traineruaren entrenatzaile bezala, etxeko lanari jarraitasun bat emanez; hau da, harrobiarekin lan eginez. Honen erakusgaia, Ander Orbañanos oriotarra taldeko arraunlari ez propio bakarra da.

Lehia handia eduki dutena 'txotxuek' denboraldian zehar ORIO-BABYAUTOko bigarren traineruarekin. Azkenean, puntu bakarreko aldea oriotarrentzat.






Ondoren, NT2-HONDARRIBIAko emaitzak KAE-1 Ligako estropadetan:

- Ekainak 18: Bilbao 716 Aniversario (Bilbo, Bizkaia): 7.

- Ekainak 25: X. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera - XXI. Regata Promoción de Hondarribia (Hondarribia, Gipuzkoa): 7.

- Ekainak 26: VII. Getariako Estropada (Getaria, Gipuzkoa): 9.

- Uztailak 3: XXXVII. Ikurriña Ilustre Ayuntamiento de Santurtzi (Santurtzi, Bizkaia): 9.

- Uztailak 9: IX. Bandera Donostiarra-Kaiarriba Grupo Amenabar (Donostia, Gipuzkoa): 7.

- Uztailak 16: IX. Bixigu Eguna Ikurriña (Orio, Gipuzkoa): 7.

- Uztailak 23: XI. Bandera Marian de Cudeyo - G.P. Dynasol (Pedreña, Kantabria): 9.

- Uztailak 24: Bandera Año Jubilar Lebaniego (Pedreña, Kantabria): 9.

- Uztailak 30: XXXI. El Correo Ikurriña - BBK Sari Nagusia (Lekeitio, Bizkaia) (1go jardunaldia): 7.

- Uztailak 31: XXXI. El Correo Ikurriña - BBK Sari Nagusia (Lekeitio, Bizkaia) (2. jardunaldia): 10.

- Uztailak 30 eta 31: XXXI. El Correo Ikurriña - BBK Sari Nagusia (Lekeitio, Bizkaia) (orokorra): 9º

- Abuztuak 6: XXXII. Ondarroako Bandera - Mahala Saria (Ondarroa, Bizkaia): 9.

- Abuztuak 7: XXXII. Pasaiako Ikurriña (Pasaia, Gipuzkoa): 7.

- Abuztuak 14: XLIV. Bandera Ciudad de Castro Urdiales - X. Memorial Avelino Ibañez (Castro Urdiales, Kantabria): 7.

- Abuztuak 15: VII. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurriña (Zarautz, Gipuzkoa): 5.

- Abuztuak 21: XXXIX Villa de Bilbao (Bilbo, Bizkaia): 9.


Hurrengo urtean, NT2-HONDARRIBIAko bigarren traineruak KAE-1 Ligan lehiatzen jarraituko du.


Zorionak egindako lanarengatik!