EMAKUMEEN DENBORALDI BERRIAREN HASIERA
Urriaren 3an, arratsaldeko 18:30etan Arraun Elkartean, emakumeen arraun denboraldia hasiko da.

NT2-HONDARRIBIAko emakumeen taldeak Kontxako sailkatze-estropadan bukatu zuen bere denboraldia. Bi urte ondoren, nesken trainerua uretara atera zen, eta denboraldi nahiko ona burutu zuten Joserra Oiarzabalen arraunlariak.


Proiektu honi jarraitasun bat emango dio Klubak, beste urrats txiki bat emateko asmoa baitu. Horregatik, Urriaren 3an (astelehena), arratsaldeko 18:30etan, hasiko da 2016-17ko emankumeen arraun denboraldia.


Honen bitartez, dei bat egiten du Klubak hasi edo probatu nahi duten emakume guztieei, animatu daitezen.


Zalantzarik ez izan eta probatu gabez ez zaitez geratu!!