MIKEL ORBAÑANOS 2019ra ARTE BERRITU DU


Mezu honen bidez, HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAk jakinarazi nahi dizu akordio batera iritsi dela MIKEL ORBAÑANOS ZABALA entrenatzailearekin. Bi alderdiek bi urtez luzatu dute gaur egun indarrean duten kontratua, 2019ko denboraldiaren amaiera arte.



Mikel Orbañanos 2002. denboraldian Hondarribiak fitxatu zuen, gaurko egunean 15 denboraldi lehenengo taldeko entrenatzaile gisa burutuz.



Bere ibilbidean, beste modalitateko garaipenez gain, trainerarekin lortutako garaipenetatik, hauek azpimarra daitezke; hala nola, hiru TKE Liga (2006-2014-2015), bi Kontxako bandera (2005-2013), bi Espainiako txapelketa (2012-2016), lau Euskadiko txapelketa (2004-2005-2006-2016) eta zortzi Gipuzkoako txapelketa (2004-2005-2006-2010-2011-2012-2015-2016), TKE Ligako 55 bandera gehituz.



URTE BERRI ON!!


Foto: www.diariovasco.com