2017ko Carmen kaleko traineru estropada
Datorren larunbatean, maiatzak 20 Iruñako Algara eta Irrintzi peñen beren arteko lehia sanoa traineru estropada batean azalduko dute.

Datorren larunbatean, maiatzak 20 Iruñako Algara eta Irrintzi peñen beren arteko lehia sanoa traineru estropada batean azalduko dute.

Carmek kaleko banderaren kideak

Bi peña hauen egoitzak alde zaharreko “Carmen kalean” daudenez TRAINERU ESTROPADA-CARMEN KALEKO BANDERA izena eman zaio ekitaldi honi.

2016ko San Fermin txikitotan sortu zen ideia. Esan bezela peña hauek auzokideak dira, kale berean dute egoitza, eta beren artean lehia bizia dute, “pike sanoa” alegia.
Peñako kideak autobusetan datoz, 180 izango dira gutxi gora behera.
Hondarribiko Arraun Elkarteak ezin gabeko laguntza eskeintzen du, 2 traineru eta azpiegitura utziko baitute hau guztia egin ahal izateko.


Hau izango da egitaraua:

10:30etan Hondarribiko Arraun Elkarteko egoitzan bisitariei harrera
Ondoren hamaiketakoa trikitilari eta gaiteroekin alaituta
Traineruak prestatuta uretara…!!!
11:30etan TRAINERU ESTROPADA (400 m inguru Puntalako kanalean)
Sarien banaketa eta Arraun Elkartea eta Peñen arteko anaikidetza
14:30etan Irungo OLA sagardotegian bazkaria Patxi eta Zabalo trikitilariak alaituta
19:00 agurra