Historia

Hondarribiko traineru baten lehenengo partizipazioaren berri 1862. urtean dela esan dezakegu. 1881. urtean, Hondarribiak irabazi zuen Kontxako estropada. Urte horietan, traineruak "Ama Guadalupekoa" izenarekin ezagutzen zen. Hainbat izen izan zituen Hondarribiako traineruak: "Ondarrabitarra", "Virgen del Mar", "San Antonio", "Ama Guadalupekoa" edota "Elkano III".

1960-. Urte garrantzitsua izan zen gure arraun historiarako "Hondarribia Arraun Elkartea"sortu baitzen. Garaipenak iritsi ziren, lau Kontxako Bandera segidan irabaziz, (1965-68) Jose Angel Luhambioren eskutik. Baita ere, Generalisimoaren bi kopa (1966 eta 1968) eta Nerbioiko bi sari nagusi irabazi ziren. Se ganaron también dos copas del generalísimo (1966 y 1968) y dos grandes premios del nervión (1967 y 1968). 1965-. 1965an ospatu ziren Kantauriko bi lehia, bata Santoñan eta bestea Donostian. Garai hartako traineru onenek parte hartu zuten; hau da, Pedreñakoa eta Hondarribikoa. Bitan Hondarribia nagusi izan zen. 1970 - 1980-. Nahiz eta parte hartzea handia izan, 70 hamarkadan bakarrik bi bandera irabazi ziren: Santoñakoa eta Marina de Cudeyokoa (biak 1973an). 1980 - 1990-. Hondarribiko traineruak, bost alditan parte hartu zuen Kontxako banderan. 1988. urtean izan zen urterik onena, Santander, Castro eta Portugaleteko banderak irabaziz. 1985-. Urte honetan hasi zen Hondarribiko Ikurriña antolatzen. 1990 - 2003-. Urte hauetako garaipenak ugariak izan ziren "Ama Guadalupekoa" traineruarentzat. 2003-. Lehenengo KTE Liga hasi zen, liga zazpigarren postuan amaituz, 97 puntu lortuz. 2004-. KTE Ligako bigarren edizioan, hirugarren postuan amaitu zuen 134 punturekin. 2005-. Bigarren postua Ligan 187 punturekin. 2006-. KTE Ligako lehenengo koroa irabazi zen, 196 lortuz denboraldi erregular bat egin ondoren. Urte honetatik aurrera, San Miguel Liga izenarekin ezagutzen dugu Liga. 2006. urtean, Hondarribiako trainerua Kontxatik at geratu zen sailkatze estropadan. 2007-. San Miguel Ligako bigarren edizioan, brontzeko domina lortu 163 punturekin. 2008-. Hasiera kaskar baten ondoren eta atzetik aurrera eginez, zazpigarren postuan Liga bukatu zuten 118 puntu lortuta. 2009-. Hirugarren postua Ligan 155 punturekin. 2010-. Bederatzigarren postua Ligan 90 puntu lortuz. Lehenengoa aldia da Hondarribiko trainerua azkeneko jardunaldietatik kanpo gelditzen dela. 2011-. Hirugarren postua Ligan, hiru bandera eta 168 puntu lortuz. 2012-. Bigarren postua Ligan, 6 bandera eta 176 puntu lortuz. 2013-. Laugarren postua, bi bandera eta 159 puntu. 2014-. Ligako txapeldunak bigarren aldiz, zazpi bandera eta 203 puntu lortuz.

Hondarribia Arraun Elkarteak 2014. urtean zazpi bandera lortu bazituen, 2015ean 12 bandera irabazi zituen. "Ama Guadalupekoa" trainerak bere bigarren "La Caixa" koroa lortu zuen 217 puntu lortuz, orainarteko puntuazio handiena berdeentzat San Miguel Ligan.

San Miguel Liga sortu zenetik (2003), bakarrik hiru taldeek lortu dute maila mantentzea. Hiru horietako bat, Hondarribia da. 2003. urtetik aurrera, Ligako 34 bandera etxera eraman ditu Hondarribiak.